XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zein Zeinekin Orain daukazun testu hau irakurri ostean, galderak eta erantzunak nahastean daukazuz.

Lotu eizu galdera bakoitza jagokon erantzunarekin.

BIZARRA MOZTEAREN HISTORIA Historiaurreko gizasemeek derrigorrean eukitzen eben bizarra.

Harrizko tresnak egokiak ziran animaliak larrutzeko, baina ez aurpegiko uleak ebakitzeko.

Brontze Aroan emon zan lehenengo pausua, orduan agertu ziran bizarra mozteko labanak eta.

Ule ugari eukitzea ondo ikusita egoanean, esate baterako sumerioen sasoian, zenbat eta ule gehiago euki, orduan eta botere eta edertasun handiagoa.

Adorea eta ankerkeria ere uleen ugaritasunaren arabera neurtzen ziran.

Agintariek gurago eben hil bizarra moztu baino.

Izan ere, euren ustez, arpegian ulerik ez eukana ez zan ez benetako gizona, ezta gudari adoretsua ere.

Ez da harritzekoa orduan, bizarrak hainbesteko estimazioa eukan sasoi haretan presoei ule guztia moztea.

Esate baterako, Alejandroren aurreko Grezian erretxinaz igurtzen eutsen bizarra etsaiei.

Honela, bizarra moztera behartzen ebezan eta horrekin batera ohorea galtzera.

Alejandro Handiak bizarbako aroa hasi eban.

Gero, erromatarrek ez eben aldaketarik ekarri; baina, honeen artean gizon libreek baino ez euken bizarra mozteko eskubidea.

Barbaroak, barriz, sekulako bizartzarrak eukiten ebezan.

Europan Erdi Aroan modaren agindupean gelditu zan bizarraren kontua: germaniarrak bizarra moztearen alde egozan; frantsesak eta espainolak, ostera, harro-harro egozan euren bizarrekin.